XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EPALLA 18.

Yerosolym'eko Kuiril deuna Gotzaña (386)

Yerosolym'eko gotzain ospetsu au, zuzen, yakitun eta zurrenetarikoa izan zan.

Maximo deunak 345'n yaupari egin eban, eta gotzaña il zanean Kuril deuna bere tokian aukeratu eben.

Bere gotzaintzako lenengo aldian gauz bat gelgarri gertatu zan.

351'ko Orrilla'ko 1'n, Golgota mendian argizko kurutze andi bat agertu zan.

Ordu batzuetan ikuskizun onek iraun eban, eta berari begira erri gustia arrituta egon zan.

Kurril deunak yasokun arrigarri onen barri Konstantzi bakaldunari idazki ederr bidez emon eutson, bertan adiraziaz ariotarr ziñausleak gogorr ebizela.

Ziñausle galgarri oneik kaltez ekin eutsolako yasarrpen ugariak igaro bearrean aurkitu zan.

Etsai amorratuok gotzaintzatik indarrez yaurtiteraño eldu ziran.

Konstantinopoli'ko Eleiz Batzarr Orokorran, gotzañak bere aldez urten eben, eta gai onetzaz Doipuruari eta sarrkaldeko gotzain gustiei idazki bat bialdu eutsean.

Bere ziñeste sendoa, batez be, Yuliano bakaldun maltzurraren aldian agertu eban.

Yuliano'k bai'ekian Yosu-Kisto'k Yerosolym'eko uriatzaz iragarri ebana:.